Skip to content

Ikergym/MinervaLab

 
 

Repository files navigation

MinervaLab 2.0 Bertsioaren biltegia

Binder Documentation Status


MinervaLab "Termodinamika eta Fisika Estatistikoa" irakasgaiaren irakaskuntza-prozesuan laguntzeko euskarri digitala da. Zehatzago, aplikazio-sorta bat da, irakasgaian zehar agertzen diren adierazpide grafikoak modu interaktiboan irudikatzen dituena, besteak beste. Proiektuaren lehen bertsioa 2020ko ekainean argitaratu zuen Jon Gabirondo López-ek bere Fisikako Graduko GrALean.

Jatorrizko proiektuaren bitlegia hemen topa daiteke:


Exekutatu sarean

Notebook-ak nabigatzailean exekutatu daitezke Binder erabiliz, aplikazio bakoitzaren helbidean klikatuta.


Dokumentazioa

Aplikazio guztien dokumentazioa eskuragarri dago Read the Docs atarian.


2.0 Bertsioko aplikazio berriak:

Aplikazioei erreferentzia egiteko, zenbakizko kode bat esleitu zaio aplikazio bakoitzari, lehenengo bertsioko numerazio-sistemari jarraituz. Tabla honetan bigarren bertsiorako garatutako aplikazioen zerrenda aurki daiteke. Aplikazioaren helbidean klikatuz gero, Binderreko notebook exekutagarria irekiko da. Iturri-kodea ikusteko biltegi honetan bertan ireki daitezke aplikazioak, dagokien helbidean

Kodea # Kontzeptua Helbidea Deskribapena
#121-000 Bolumen konstanteko gas termometroa eta zero printzipioa apps/ideal_gas/gas_thermometer.ipynb Gas ezberdinentzako tenperatura enpirikoaren neurketak presio ezberdinetarako.
#122-000 Prozesu kuasiestatiko sinpleak apps/ideal_gas/simple_processes.ipynb Gas idealaren kasurako prozesu isokoro, isobaro, isotermo eta adiabatikoen azterketa.
#123-000 Prozesu politropikoak apps/ideal_gas/polytropic_processes.ipynb Gas idealaren kasurako, indize ezberdineko prozesu politropikoen azterketa.
#124-000 Ziklo termodinamikoak eta motore termikoak apps/ideal_gas/thermodynamic_cycles.ipynb Carnot, Diesel eta Stirling zikloen azterketa.
#131-000 Banaketa estatistikoak apps/fermi_gas/distribution_comparison.ipynb Fermi-Dirac, Bose-Einstein eta Maxwell-Boltzmann banaketa-funtzioen arteko konparazioa.
#132-000 Fermi-Dirac banaketa eta potentzial kimikoa apps/fermi_gas/chemical_potential.ipynb Fermi-Dirac banaketaren bidez potentzial kimikoaren esangura ulertzeko aplikazioa.
#133-000 Fermi-Dirac banaketa eta egoera dentsitatea apps/fermi_gas/density_of_states.ipynb Egoera-dentsitatearen eragina ulertzeko aplikazioa, Fermi-Dirac banaketaren baitan.
#134-000 Bero ahalmen elektronikoa metaletan apps/fermi_gas/specific_heat.ipynb Fermi-Dirac banaketa erabiliz, metalen tenperatura baxuko bero-ahalmena kalkulatzeko tresna.

Dependentziak:

  • bqplot (version = 0.11.6)
  • ipywidgets
  • scipy
  • numpy
  • pip
  • matplotlib
  • qgrid
  • ipyvolume
  • pandas
  • appmode

Nola instalatu

Pip erabiliz:

  1. Instalatu virtualenv eta sortu ingurune birtual berri bat MinervaLab-en instalazioa isolatzeko: virtualenv installation guide.

  2. Aktibatu ingurune birtuala eta Jupyter instalatu: install Jupyter using pip.

  3. Instalatu aipatutako dependentzia guztiak.

  4. Biltegia klonatu (erabili git clone https://github.com/jongablop/MinervaLab.git) edo biltegia deskargatu bestela.

  5. Ingurunearen root karpetan jarri eta exekutatu Jupyter:

    cd MinervaLab
    jupyter notebook

Lizentzia

Software hau GNU General Public License v3.0. lizentziapean argitaratuta dago. Informazio gehiagorako ikus LIZENTZIA.


About

A collection of interactive simulations of Thermodynamics and Statistical Physics.

Resources

License

Stars

Watchers

Forks

Releases

No releases published

Packages

No packages published

Languages

  • Jupyter Notebook 94.4%
  • TeX 3.5%
  • Python 2.1%